Skip to main content

AGENDA

Agenda

« Ekitaldi guztiak

IBON RG ETA GARAZI NAVAS. Iaquin vahu

2025ko Maiatzak 23 | 20:30 - 21:30

Ingudea Soinuak Errementari kaletik zikloa

__

1545 urtean Bernat Etxepare poeta baxenafarrak euskara gainontzeko hizkuntzen mailara eramatea lortu zuen, lehenengo aldiz inprimatua izatea lortu baitzuen, “Linguae Vasconum Primitiae” liburuan. Handik ia 500 urtera, IbonRG musikari sestaotarrak euskararen lehenengo liburu handi hartako olerki guztiei musika eta ahotsa eman die, ‘iaquin vahu’ izeneko disko-liburuan. Ahotsa da Ibonen lanaren ardatza, baina lan horretan hainbat izan dira kolaboratzaileak (Itxaro Borda, Mursego eta Verde Prato, besteak beste). Aurkezpen hauetan, ordea, Garazi Navas akordeoi-jotzaile bikaina du lagun. Diskoko abestiak egokitu dituzte zuzenean jotzeko. Kantuotan musika garaikidea, a capella kantua, folk, free impro eta kantu lirikoa uztartzen dira.

Euskaraldia | Kulturaldia | Euskaraldiaren helburua hizkuntza portaerak euskarara erakartzea da, eta horri begirako komunikazioa, prestakuntza eta, oro har, pedagogia sozialaren lanketa. Komunikazioa ardatz duen eginkizun horrek herritar euskaltzale askoren aktibazioa eskatzen du. Haiek dira hurbiltasunetik, eta kasu askotan, urteetako lanak ematen dien esperientziatik, haien herrikideengan iristeko eta ilusioa sortarazteko aukera gehien dutenak. Euskaraldiaren dinamika indartzeko helburuz Gasteizen Kulturaldia antolatuko da, Euskaraldiak barne hartzen duen euskarazko kultur-ekimenen eskaintza. Kulturaldia martxotik maiatzera antolatuko da. Auzoz auzo Euskaraldia Batzordeek antolatzen dituzten ekimenak eta Gasteiz mailan eragile desberdinek Euskaraldiaren baitan antolatzen dituztenak uztartu, eta elkarrekin eskaintza kultural anitz bat bultzatzea du helburu, eta bide batez, Euskaraldiaren parte hartzea sustatuko duen lan komunikatiboa egitea.

__________________

SARRERAK EROSI

___________________

 

Xehetasunak

Logotipo de IAK Izaskun Arrue Kulturgunea
Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.