Skip to main content

AGENDA

Agenda

« Ekitaldi guztiak

Ideiatik bideojokora ikastaroa

2025ko Apirilak 22 - 2025ko Apirilak 25

Apirilak 22, 23, 24 eta 25 | 17:30 -19:00

10-14 urte

*Ume bakoitzak mugikor edo tablet bat ekarri behar du ikastarora.

__

Ideiatik bideojokora | Lau saioko lantegi honetan, ikasleek ideia batetik abiatuko dira, ideia hori garatu eta bideojoko sinple bat sortuko dute. Tresna errazak erabiliz, munduak eta mailak sortuko dituzte, eta hauek elkarbanatuko ditugu. Horrez gain, bideojokoen diseinua eta funtzionamendua ulertzeko aukera izango dute adibide sinpleen bidez. Gainera, parte-hartzaileek pixel-art ikasteko aukera bikaina izango dute! Marrazketa-teknika azkar hau bideojokoetan tradizionalki erabili izan da.

Ibai Aizpurua | Ibai Aizpurua Irungo bideojoko garatzaile eta artista da, eta Zomorro Studio izeneko estudio independentean ari da lanean. Bere proiektu ezagunena Barraka da, IV. Durangoko Azokako Sorkuntza Bekaren irabazlea izan zena 2021ean. Joko honek herri bateko feria batean girotutako abentura eta puzzleak aurkezten ditu. Aizpuruak stop motion teknikarekin eta plastilinaz egindako irudiak erabiliz garatu du, estilo nostalgiko eta berezi bati esker. Lan honek hainbat sari jaso ditu, tartean Weird Market jaialdiko Weird Plus saria, teknika artisau eta digitalak modu berritzailean uztartzeagatik.

___________________

IZEN-EMATEA

___________________

__

* Jarduera honetan umeek/gazteek bakarrik hartuko dute parte. Guraso edo laguntzaileek Izaskun Arrue Kultruguneko (IAK) ate nagusira lagundu ahalko dituzte umeak/gazteak.

Udaberrian Jai_2025

Xehetasunak

  • Hasiera: 2025ko Apirilak 22
  • Amaiera: 2025ko Apirilak 25
  • Ekitaldiaren Kategoria:
Logotipo de IAK Izaskun Arrue Kulturgunea
Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.