Skip to main content

AGENDA

Agenda

« Ekitaldi guztiak

IÑAKI LAZKANO eta ROBERTO SANCHEZ. Karteletrak erakusketako bisita gidatua

2025ko Urriak 16 | 19:00 - 20:00

BISITA-GIDATUA | IÑAKI LAZKANO eta ROBER SANCHEZEN eskutik | Markos Gimenoren KARTELETRAK erakusketa | Iñaki Lazkanok eta Roberto Sanchezek gidatuko duten bisita honetan, Markos Gimenoren bizitzaren zein lanaren berri emango digute, eta horrez gain, “101 letrakartel” liburua eta erakusketa bera ere nola sortu ziren azalduko. Honez gain, erakusketari lotutako hainbat jarduera osagarri izango ditugu urrian zehar. Besteak beste, Joseba Sarrionandiak gidatutako bisita, Ihana Iriondoren eta ANARIren kontzertua, Bigara taldeak antolatutako familia-tailerra, Rober Sanchezek gauzatutako palindromoak sortzeko tailerra eta Mursegoren Sukramarkus kontzertua, zeinetan Markos Gimenoren palindromoak oinarri hartu dituen abestiak sortzeko.

Markos Gimenoren KARTELETRAK erakusketa| Erakusketa hau euskaraz idatzitako berrogeita hamar palindromo baino gehiagok osatzen dute. Palindromo horietako batzuk Markosek berak diseinatu zituen, baina Joseba Sarrionaindiaren lanari esker, haren lagun ugarik eta hogeita hamar euskal artista baino gehiagok, palindromo horiek kartel formatuan ilustratzen lagundu nahi izan dute. Besteak beste, egile hauen lanak ikusi ahal izango dira: Fernando eta Vicente Roscubas anaiak; Aristides Hernández (Ares) artista kubatarra; Jose Enrike Urrutia “Kapeau”; Unai Iturriaga “Bigara”; Jose Antonio Azpilicueta ilustratzaileak; eta Gotzon Garaizabal eta Luis Zavalamendiaren erliebezko lanak. Gainera, Markosen laguna eta zeramista den Esther Astarloaren lankidetzari esker, Markosen palindromoetan oinarritutako zeramikazko piezak ere ikusi ahal izango dira.

_____________________________

IZEN-EMATEA

_____________________________

Xehetasunak

  • Data: 2025ko Urriak 16
  • Ordua: 19:00 - 20:00
  • Ekitaldiaren Kategoria:
Logotipo de IAK Izaskun Arrue Kulturgunea
Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.