SARA ZOZAYA | Euskal Herrian musikari ezaguna da Sara Zozaya. Ekosisteman parte hartu du modu anitzetan eta horren islada dira Benito Lertxundi-rekin duen kolaborazioa edota Rafa Berrio-ren ondoan egin izana bide-aren zati bat. 2018an atera zuen lehen EP-a eta hortik aurrera bide oparoa izan du, azkena, ‘Nara’ izeneko LP-a izanik. Primavera Sound edota Eufonic bezelako jaialdietan parte hartu du. Orain ere, Sarak eraldaketa dakar. Bere momentu pertsonala egiten duen musikan islatu egiten du eta horrek ez du amaiera.
INGUDEA | Errementari kalean, non aspaldi burdinolak sua eta hotsa zabaldu zituzten, orain beste su bat piztuko da: musikarena eta euskararena. Gure kulturgunean, kontzertuen bidez, doinu zahar eta berriek elkar topatuko dute.
Metalari forma ematen zitzaion bezala, musikak eta hitzak gure arima moldatzen dute oraindik ere. Zatoz eta sentitu nola tradizioak eta gaur eguneko sormena bat egiten duten.
– Ingudeak oraindik badu zer kolpatu. –
___________________
___________________