IKASTAROA
*JARDUERA HONETAN KULTURA BONUA 2026 EZIN DA ERABILI.
Data: Urriak 6 – Abenduak 15, asteartero
Ordua: 18:30
—
KANTALAB | Taldean abestearen plazerra (berr)deskubritzeko irrikitan? Atzoko eta gaurko kantak arnasa betean abesteko aukera baten zain? Kantalab ikastaroan taldean abesteko potentziala aztertzeko aukera izango duzu, zure aurretiko esperientzia edo maila musikala edozein dela ere. Moldaketa originalak eta askotarikoak landuko ditugu, mundu guztiak esperientziaz goza dezan.
Irene Cuestaren eskutik, txikitatik kantuan aritutakoa eta Euskal Herriko Abesbatzen Konfederazioak antolatutako zuzendaritza eta pedagogia ikastaroetan trebatua. Irene hainbat abesbatzatan aritu da; hala nola, Arabako eta Euskal Herriko Gazte Abesbatzetan. Azken urteetan tokiko zein nazioarteko abesbatza jaialdi eta lehiaketa desberdinetan parte hartu du.
Helburua taldean abestearen grina Gasteizko herritarrengana hurbiltzea da, musika herrikoia eta egungo musika uztartuz. Zure musika maila edozein dela ere, ongi etorria zara: lotsarik gabe kantatzeko, ondo pasatzeko eta esperientzia berriak bizitzeko!
Taldean kantatzeko plazera ezagutu edo berraurkitzeko ikastaroa da. Parte-hartzaileek askotariko moldaketak landuko dituzte, musika esperientzia edo maila edozein dela ere, giro atsegin eta parte-hartzailean. Irene Cuestak gidatuko du ikastaroa; abeslari eta zuzendari gisa ibilbide zabala du, eta hainbat abesbatza, jaialdi eta lehiaketatan parte hartu izan du. Ikastaroaren helburua taldean abestearen grina Gasteizko herritarrengana hurbiltzea da, musika herrikoia eta egungoa uztartuz, gozatzeko, ikasteko eta elkarrekin kantatzeko aukera eskainiz.
IAKantuan | Ahotsa eta kantuaren inguruan sortutako programa berri hau aurkezten du IAK-Izaskun Arrue Kulturguneak. Kantalab ikastaroak eta bi abesbatzen emanaldiek osatzen dute udazken honetarako prestatutako egitaraua. Kantuaz gozatzeko aukera paregabea, bai ikusten, entzuten, edota ikasten ere. Kantalab ikastarako ikasleek doako sarrera izango dute programa barruan dauden emanaldietarako.
Oharrak: