*JARDUERA HONETAN KULTURA BONUA 2025 ERABILI DAITEKE.
__
KARKARKAR: Probalekua. Euskara hutsean egindako umorezko bakarrizketa saioa | Probalekua euskarazko umorezko bakarrizketen saioa da, non parte-hartzaileek hamar minutuko testuak aurkezteko aukera izango duten. Karkarkar euskara hutsean egiten den lehenengo mikrofono irekia da, eta komediagileen, ikus-entzuleen eta komedia zaleen topagunea izatea da bere helburu nagusia. Hiru Damatxoren eskutik sortutako ekimen honek Donostiako DOKA antzokian eman zituen lehenengo pausuak eta 2025ean Arabako ikusleen umore-sena neurtzera etorri zen Gasteizera.
__
Oharrak:
– Jarduerak eserleku mugatuak izango ditu.
– Eserlekuak ez dira zenbakidunak izango eta iritsiera-ordenaren arabera beteko dira.
– Eserlekuak betetzean, gainerako ikusleek kontzertua zutik gozatu ahal izango dute.
____________________
____________________
