Skip to main content

AGENDA

Agenda

« Ekitaldi guztiak

LIBURU AURKEZPENA. Esnatu ala hil (Garikoitz Goikoetxea)

Otsailak 10 | 18:30 - 20:00

Esantu ala hil | Euskararen indarberritze-prozesuaren momentu giltzarri honetan, hizkuntza-larrialdiaz eta euskararen bidegurutzeaz hainbeste hitz egiten den garaiotan, ekarpen bat egin nahi du liburu honek: beste betaurreko batzuekin begiratu nahi diogu euskararen egoerari, ikuspegi demolinguistikoan oinarrituz eta hizkuntzaren osasunari buruzko aldagai nagusiak aztertuz.

Datozen hamarkadetako bidea irudikatzeko, ezinbestekoa da begiak irekitzea: euskararen bilakaera eta egoera zein den ohartzea. Euskararen biharko ametsak esnatzea eskatzen baitu gaur. Horretarako helduleku izan nahi du liburu honek: begirada argitzeko tresna.

Iñaki Iurrebaso Biteri | Iñaki Iurrebaso Biteri (Legazpi, 1967). Euskararen egoera soziala du aztergai nagusi. Donostiako Udalean soziologo lanetan aritu zen (1992-2001); Aztiker Ikergunearen sortzaile taldeko kide eta bertako zuzendari tekniko izan zen (2001-2010); hainbat ikerketa soziolinguistikotan parte hartu zuen 2010-2016 tartean (Eusko Jaurlaritzarentzat, Soziolinguistika Klusterrarentzat….); EHUko Hezkuntza Zientziak saileko irakasle eta ikerlari izana (2016-2023), honako izenburua duen doktore tesia aurkeztu zuen 2023an “Hizkuntza gutxituen jarraipena, ordezkapena eta indarberritzea neurtzeko demolinguistikazko tresna metodologikoak garatzen. Euskal Herrirako aplikazio praktikoa.” 2023tik ikerketa teknikari dabil UEMAn.

___________________________

DOAN EDUKIERA BETE ARTE

___________________________

Xehetasunak

  • Data: Otsailak 10
  • Ordua: 18:30 - 20:00
  • Ekitaldiaren Kategoria:
Logotipo de IAK Izaskun Arrue Kulturgunea
Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.