Skip to main content

AGENDA

Agenda

« Ekitaldi guztiak

M-11. Gerra eta herra desinformazioaren garaian

2025ko Martxoak 11 | 19:00 - 20:00
IAK_agenda_M11

M-11. Gerra eta herra desinformazioaren garaian | “Gerra guztietan egia da lehen biktima”. Autore askori esleitu zaio aipu honen egiletza. Gatazka armatu eta gerra askoren jatorrian gezur handi bat dago. Luze joko luke hemen den-denak banan-banan aipatzeak. Halaxe gertatu zen Gernikako bonbardaketarekin ere. Francok gorriei leporatu zien sarraski haren egiletza. Gerra justifikatu nahi duenak ez du baliabideetan erreparatzen. Kosta ahala kosta bere “egia” inposatu nahi du. Beste horrenbeste gertatu zen 2003an Euskaldunon Egunkariaren itxierarekin. Orduko Barne ministro Angel Acebesen esanetan, “euskaldunon eskubideen alde egindako operazio bat” izan zen. “Gezurra ari du” idatzi zuen Lorea Agirrek.

Martxelo Otamendi, Euskaldun Egunkaria eta Berriako zuzendari ohia eta Txema Ramirez de la Piscina kazetari, ikertzaile eta komunikazio irakasle ohia, egiaren balioaz mintzatuko dira Estitxu Ugarte Lopez de Arkaute kazetariak dinamizatuko duen mahai-inguru honetan. Egun seinalatua da: Martxoak 11, Al Qaedak Madrilgo atentatuak burutu zituen 21. urtemugan. Orduan, Jose Maria Aznarren gobernuak Europan,—II. Mundu Gerraz geroztik— inoiz antolatu den desinformazio kanpainarik zabalena eratu zuen helburu jakin batekin: atentatuen ardura ETAri egoztea eta, bide batez, Gobernuan irautea.

Zoritxarrez, gaur egun ere, gerra eta herra elkarren eskutik datoz. Egunero daukagun errealitate bat da.

______________________

*Doan edukiera bete arte.

______________________

Xehetasunak

  • Data: 2025ko Martxoak 11
  • Ordua: 19:00 - 20:00
  • Ekitaldiaren Kategoria:
Logotipo de IAK Izaskun Arrue Kulturgunea
Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.