Skip to main content

AGENDA

Agenda

« Ekitaldi guztiak

MAGIALDIA | TXOBORRO MAGOA

FAMILIA JARDUERA

Irailak 20 | 18:00
Magialdia_TxorroborroMagoa_IAK_2026

 *JARDUERA HONETAN KULTURA BONUA 2026 EZIN DA ERABILI.

*5 urtetik gora

GEZUR GEHIEGI |TXOBORRO MAGOA | Den-denak gezurtiak gara baina Txoborrok gezurrak ogibide bihurtu ditu. Iruzurrak medio, bere ikuskizunak komedia eta magia lantzen ditu. Poligrafo bati esker, gure barnean dugun gezurti ezkutua argitara emango du.

Ikuskizunean zehar, ikuslego osoa hipnotizatuko du, ikusle batek bere dirua galduko du eta munduko piztiarik arriskutsuenen itzalak agertuko dira. Ala ez. Baliteke hipnosia iruzur erraldoi bat izatea, inork ere dirurik ez galtzea eta itzalak eskuen koordinazio zehatza besterik ez izatea. Baliteke dena gezurrak izatea. Gezur gehiegi..

_

MAGIALDIA | Magialdia Gasteizen urtero ospatzen den magia eta ilusioaren nazioarteko jaialdia da, hiria magiaz betetzen duen ekitaldi nagusietako bat. Magialdiak mundu osoko magoak eta artistak biltzen ditu, eta hainbat ikuskizun, jarduera eta esperientzia eskaintzen ditu publiko guztientzat.

Oharrak:

  • 12 urtetik beherako haurrek heldu batekin etorri beharko dute. Heldu bakoitzak, gehienez, 4 haur lagundu ahal izango ditu. Pertsona orok, adina edozein dela ere, sarrera beharko du. Ikuskizunaren adin-gomendioa informazio modura eskaintzen da, baina ez da adin-mugarik ezarriko sarrerarako.
  • Jarduerak eserleku mugatuak izango ditu.
  • Eserlekuak ez dira zenbakidunak izango eta iritsiera-ordenaren arabera beteko dira.
  • Eserlekuak betetzean, gainerako ikusleek ikuskizuna zutik gozatu ahal izango dute.

Laguntzaileak

Laguntzaileak

Xehetasunak