Skip to main content

AGENDA

Agenda

« Ekitaldi guztiak

MAI TATZEN. Txotxongilo, antzerki eta zirku ikuskizuna

2025ko Abenduak 3 | 17:30 - 18:30

GEU elkartearekin lankidetzan. Euskararen Nazioarteko Eguneko egitarauaren barruan.

TXOTXONGILO, ANTZERKI ETA ZIRKU IKUSKIZUNA | Agian ametsak ez dira desagertzen esnatzen garenean… agian norbaitek gordetzen dizkigu… Eta hori da Mai-ren istorioa… ametsa hainbeste desiratzetik egia bihurtu zela. Ongi etorri bizitzaren zirkura! Argiak, musika eta ikuskizuna hastera doa! Emozioz betetako bidaia non benetako pertsonaiek eta txotxongiloek magiaren eta ilusioaren mundu bera partekatzen duten. Mai-ren munduan, bizitza erreal ugari dago, eta baita zirku mordoa: goitik istorio liluragarriak kontatzen dituen trapezista, pailazoa eta argizarizko mimoa, orekalaria.. benetako malabarista, bertikalista… Mai bere ametsa betetzeaz gain ,zurea betetzera lagundu nahi zaitu .. zirkuaren eta bizitzaren magia inoiz amore ematean dagoela gogoraraziz… Akrobatak eta trapezistak bezala ausardiaz jaurtitzen diren moduan, arriskua beren artearen parte dela jakinda; bizitzan ere aldaketak MAItatzen irakatsiko digu Maik. Zeren eta ametsak batzuetan urruti diruditen arren… irmotasunez eta pasioz haiengana ibiltzen bagara, distantzia laburtu egiten da haietaraino, orekalaria bere kablearen amaierara iristen den bezala… Eta zu, prest al zaude Mairekin eta bere zirkuko familiarekin bidearen amaierara iristeko?

__________________________

DOAKOA EDUKIERA BETE ARTE

__________________________

Xehetasunak

Logotipo de IAK Izaskun Arrue Kulturgunea
Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.