*JARDUERA HONETAN KULTURA BONUA 2025 ERABILI DAITEKE.
Ogiak hizketan baleki |1836an gaude, Gasteizen, lehen karlistaldian. Josefa de Mugika alarguntzear da. Hiru egun barru, hiriaren erdialdea okupatzen duten tropa ingelesek bere senarra, Jose de Elo egi, ogibidez okina, exekutatu behar dute, Gasteizko Plaza Zaharrean, milaka soldadu atzerritar suharturen aurrean. Garrotez hilko dute. Traidore izateagatik, soldadu liberalen artean desertzio-sare erraldoia antolatzeagatik. Baina, zerbait gehiago ere leporatzen diote Joseri, zer? Azken hilabeteetan Gasteizen hil diren 1.500 soldadu ingelesen heriotzaren erruduna dela uste dute liberalek. Egia ote? Fake news bat izan zen agian?
Mamiak kolektiboa | Mamiak kolektiboa 2021ean sortua zen, pandemiaren erdian, Gasteizko Oihaneder Euskararen etxeak Arabako sortzaileon topaguneak sustatzeko deitutako TopAraba izeneko eztabaiden harira. Diziplina desberdineko elkargune bezala planteatu zen. Bertan bildutakook esperientzia dezente dugu atzean. Nork bere aldetik, nork bere eremutik. Lehendabiziko aldia da batera jotzen dugula.
Honakook osatzen dugu Mamiak kolektiboa:
Euskaraldia | Kulturaldia | Euskaraldiaren helburua hizkuntza portaerak euskarara erakartzea da, eta horri begirako komunikazioa, prestakuntza eta, oro har, pedagogia sozialaren lanketa. Komunikazioa ardatz duen eginkizun horrek herritar euskaltzale askoren aktibazioa eskatzen du. Haiek dira hurbiltasunetik, eta kasu askotan, urteetako lanak ematen dien esperientziatik, haien herrikideengan iristeko eta ilusioa sortarazteko aukera gehien dutenak. Euskaraldiaren dinamika indartzeko helburuz Gasteizen Kulturaldia antolatuko da, Euskaraldiak barne hartzen duen euskarazko kultur-ekimenen eskaintza. Kulturaldia martxotik maiatzera antolatuko da. Auzoz auzo Euskaraldia Batzordeek antolatzen dituzten ekimenak eta Gasteiz mailan eragile desberdinek Euskaraldiaren baitan antolatzen dituztenak uztartu, eta elkarrekin eskaintza kultural anitz bat bultzatzea du helburu, eta bide batez, Euskaraldiaren parte hartzea sustatuko duen lan komunikatiboa egitea.
_______________
_______________
