Martxelo Otamendi. “Handira jotzeko kazetaritza” liburuaren aurkezpena | Hogeita hamar urtez aktualitatearen lekuko izan da Martxelo Otamendi, Euskaldunon Egunkaria-ko eta BERRIAko zuzendaritzaren talaiatik. Zuzendaritza utzi eta erronka berriei aurre egiten hasi den honetan, bere ibilbidea errepasatu du, Garbiñe Ubeda BERRIAko kazetariak ondutako ‘Martxelo Otamendi. Handira jotzeko kazetaritza’ lanean. Azaroaren 27an bizipen eta hausnarketa horiek bertatik bertara entzuteko aukera izango da BERRIA, Elkar eta Jakinek antolatutako jendaurreko aurkezpenean, Gasteizko Izaskun Arrue kulturgunean.
_____________________________
DOAN EDUKIERA BETE ARTE
_____________________________