Skip to main content

AGENDA

Agenda

« Ekitaldi guztiak

MURSEGO. SUKRAMARKUS

2025ko Urriak 16 | 20:00 - 21:30

Markos Gimenoren Karteletrak erakusketaren inguruan hainbat jarduera osagarri proposatzen dira IAK-tik, haien artean, sortutako palindromoen berrirakur(ari)keta libre bat. Musikak, performanceak, umoreak eta “hizperimentuek” bat egiten dute Maite Arroitajauregi, Mursegoren hegaldi berri honetan

Markos Gimeno Vesga (Ermua, 1975-2018) artista moldakor eta polifazetikoa izan zen; diziplina ezberdineko sortzaile aparta, hainbat genero jorratu zituena, hala nola pintura, musika, antzerkia eta literatura. Gainera, bereziki nabarmendu zen palindromoen formulazioan – ezkerretik eskuinera eta alderantzizko zentzuan berdin irakurtzen diren hitzak edo esaldiak –, diziplina horretan jarri baitzuen arreta bere bizitzako azken urteetan. Bipolaritatea eta depresio-aldiak zituen; 44 urterekin bere buruaz beste egin zuen 2018ko abenduaren 7an, Eibarren

Eibarren 1977an jaioa, Maite Arroitajauregi biolontxeloan lizentziatua da Gasteizeko Goi Kontserbatorioan. Zenbait musika taldeeta parte hartu eta gero (Anari, Lisabö eta Xabier Montoiarekin, besteak beste), 2009an Mursego sortu zuen,hainbat mutazio eszeniko izan dituen bakarkako proiektua. Azken urteotan, zinema-musikaren konposizioan murgilduta, besteak beste, Fernando Francoren “ La consagración de la Primavera “(2022) eta Victor Iriarteren “Sobre todo de noche” (2023) filmak musikatzen jardun du. Bereziki emankorra izan da  Aránzazu Calleja bilbotarrarekin osatu duen bikote artistikoa, harekin batera “Akelarre” (2020), Pablo Agüerorena, eta “ Irati”, Paul Urkijorena, musikatuz. Lehen lanagatik, Goya eta Platino sariak jaso zituzten musika original onenaren kategorian, eta bigarrenarekin, berriz, abesti onenaren eta musika original onenaren sarietarako izendatuak izan dira.

__

Oharrak:

– Jarduerak eserleku mugatuak izango ditu.
– Eserlekuak ez dira zenbakidunak izango eta iritsiera-ordenaren arabera beteko dira.
– Eserlekuak betetzean, gainerako ikusleek kontzertua zutik gozatu ahal izango dute.

______________________

SARRERAK EROSI

______________________

Xehetasunak

Logotipo de IAK Izaskun Arrue Kulturgunea
Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.