19:30_Proiekzioa eta solasaldia Ainhoa Artetxe eta Olaia Aguayo aktoreekin eta Pantaila Irekiak programako proiekzioak hautatzen dituen gazteen taldearekin.
JONE, BATZUETAN | Sara Fantova | 2025 | 80 min | 20 urte ditu Jonek eta bere aita eta arreba zaintzen ditu.. Jonek, helduen mundura sartzearekin batera datozen erantzukizunak bere gain hartuz, gaztea izatearen edertasun eta zailtasunetan zehar egingo du bidea. Pelikulan zehar, berak eta bere lagun Olgak Bilboko Aste Nagusian barrena eskutik eramango gaituzte. Pelikula honen hautaketa, Pantaila Irekiak proiektuaren parte den Gasteizko gazte talde batek aukeratu du. Solasaldian zehar, hautu honen zergatiaz hausnartuko dute pelikulan parte hartu duten aktoreekin batera.
PANTAILA-IREKIAK. Begirada gazte bat eztabaidatzeko, amankomunean jartzeko eta zinema hautatzeko | Mugitzen gaituen zinema hautatu, eztabaidatu eta elkarrekin partekatzeko helburuarekin, Pantaila Irekiak sortu dugu. Programatzaile gazteek zinemarekiko harreman berezia garatuko dute ekimen honetan. Film bakoitza arretaz ikusiko dute, zinemagileen lana sakon aztertuz eta filmak aurkezteko moduari buruz hausnartuz. Prozesu honen bidez, zinemarekiko lotura estu bat sortuko dute, azkenik beren publikoarekin partekatuko dutena. Hau da Pantaila Irekiak.
__
Oharra: Pantaila-irekiak proiektuan, gazteen artean, publikora zabalduko dituzten proiektuak hautatuko dituzte. Aurrerago, izango dugu izenburuen berri.
______________________
DOAN EDUKIERA BETE ARTE
______________________
