Skip to main content

AGENDA

Agenda

« Ekitaldi guztiak

UDABERRIAN JAI | ROBOTIKA TAILERRA (10-12 Urte)

Habilitas Creative Play

Ikastaroa

Apirilak 7 - Apirilak 10

*JARDUERA HONETAN KULTURA BONUA 2026 EZIN DA ERABILI.

__

10-12 urte

__

Data: Apirilak 7, 8, 9 eta 10

Ordua: 18:00-20:00

__

Lau saioko tailer honetan ikasleen ezaugarri eta gaitasunetara egokitutako erronkak ebatziko ditugu. Horretarako, zenbait material erabiliko ditugu, ondokoak, besteak beste.

Lego-ren Makina Arrunta Motordunak eta Wedo. 2.0 materialaren bidez zientzia eta ingeniaritzaren oinarrizko kontzeptuetara hurbilduko gara eta egunerokotasuneko bizitzara aplikatuko ditugu. Makina arrunten funtzionamendua ulertuko dugu eta motorren bidez mugimendua eta indarra nola eraldatzen diren ikasiko dugu. Halaber, fisikaren oinarrizko zenbait kontzeptu praktikan jarriko ditugu (abiadura, indarra, frikzioa…).

Doty robot txiki eta erakargarria Tilk-eko tapete eta jarduerekin erabiliko dugu. Botoien bidez programatuko dugu (gailu digitalen bidez) proposatu dugun erronka ebatzi ahal izateko.

Legoko SPIKE Prime eta Essential robotekin ere egingo dute lan. Bloke-programazioa, sentsoreak, motorrak… erabiliko dituzte. Helburua, ingeniaritzako, zientziako eta teknologiako zenbait oinarrizko printzipio ulertaraztea izango da.

Aipatutako helburu pedagogikoez gain, zenbait gaitasun ere landuko ditugu tailerrean: lankidetza, kontzentrazioa, talde-lana, koordinazioa, sormena etab.

Habilitas | Habilitas ikastetxeetan robotika hezitzaileaz ikastaroak eta eskolaz kanpoko jarduerak eskaintzen dituen proiektu bat da. 2013an sortu zen Habilitas Hezkuntza izenarekin, hasieran Lego Education materialarekin lan eginez, eta geroago beste robot eta material pedagogikoak garatu eta erabiltzen hasi ziren, baita 200+ ikastetxetan erabilitako TILK edukiak sortu ere.

Oharrak: - Tailer hau 8-10 urte bitarteko haurrentzako da. - Jarduera honetan umeek bakarrik hartuko dute parte, guraso edo helduen laguntzarik gabe.

Xehetasunak

Logotipo de IAK Izaskun Arrue Kulturgunea
Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.