Familia jarduera
Totoro auzokidea | Satsuki eta Mei neskatoak aitarekin landa-etxe berri batera joan dira bizitzera; ama gaixotasun batetik sendatzen ari da inguruko ospitale batean. Harritu egingo dira, laster, ohartzean etxe hartan nahiko ezohikoak diren izaki batzuk bizi direla eta oso bizilagun arraroak dituztela; horietako bat Totoro da, basoko izpiritu bat. Protegonistei arazoak sortzen zaizkienean, lagun berriek itxaropena berraurkitzen lagunduko diete.
Txiki-zinema | Izaskun Arrue Kulturguneak antolatutako Txiki-zinema zikloari esker, haurrek zinemaz gozatu ahal izango dute lagun eta senideen konpainian. Euskarazko filmak izango dira protagonista, eta irudimenaren munduan murgiltzeko aukera paregabea eskainiko die, bai haurrei bai helduei. Udazken eta neguko igande goizetan izango dira saioak, 12:00etan. Jarraitu Txiki-zinemako programazioa eta ez galdu abentura magiko hau!
__
Oharrak: 12 urtetik beherako haurrek heldu batekin etorri beharko dute. Heldu bakoitzak, gehienez, 4 haur lagundu ahal izango ditu. Pertsona orok, adina edozein dela ere, gonbidapena beharko du. Pelikulen adin-gomendioa informazio modura eskaintzen da, baina ez da adin-mugarik ezarriko sarrerarako.