Skip to main content

AGENDA

Agenda

« Ekitaldi guztiak

TXIKI ZINEMA | MIGRAZIOA, BIDAIA AHATEZINA

FAMILIA JARDUERA

Abenduak 13 | 12:00
TxikiZinema_BidaiaAhatezina_IAK_Agenda2026

*JARDUERA HONETAN KULTURA BONUA 2026 EZIN DA ERABILI.

MIGRAZIOA, BIDAIA AHATEZINA| Mallard familia putzuan geratu da. Aita Mackek bere familia Ingalaterra Berriko urmaelean zaintzea atsegin du, baina ama Pamek gogo handia du bizitzaz gozatzeko eta bere seme-alabei mundua bere osotasunean erakusteko. Ahate migratzaile familia bat leku urrunetako istorio zoragarriekin iristen da urmaelera eta orduan Pamek Mack konbentzitzea lortzen du Jamaika tropikalera bidaiatzeko, New Yorketik pasatuz. Mallard-tarrak hegoaldera doaz negua igarotzera, baina gauzak ez dira espero bezala ateratzen. Esperientziak bide ezezagunak aurkitzen, lagun berriak egiten, inoiz imajinatu ez zituzten abenturak bizitzen eta, bide batez, elkar hobeto ezagutzen lagunduko die.

TXIKI-ZINEMA | Izaskun Arrue Kulturguneak antolatutako Txiki-zinema zikloari esker, haurrek zinemaz gozatu ahal izango dute lagun eta senideen konpainian. Euskarazko filmak izango dira protagonista, eta irudimenaren munduan murgiltzeko aukera paregabea eskainiko die, bai haurrei bai helduei. Jarraitu Txiki-zinemako programazioa eta ez galdu abentura magiko hau!

Oharrak: 12 urtetik beherako haurrek heldu batekin etorri beharko dute. Heldu bakoitzak, gehienez, 4 haur lagundu ahal izango ditu. Pertsona orok, adina edozein dela ere, gonbidapena beharko du. Pelikulen adin-gomendioa informazio modura eskaintzen da, baina ez da adin-mugarik ezarriko sarrerarako.

Xehetasunak

Logotipo de IAK Izaskun Arrue Kulturgunea
Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.