Familia jarduera
*JARDUERA HONETAN KULTURA BONUA 2026 EZIN DA ERABILI.
__
5 – 12 urte bitartean
__
TXIKITXINPARTA JAIA | IAK Kulturgunean egingo den familia giroko festa berezia da, 5-12 urte bitarteko haurrentzat pentsatua. Errementari kalean txinpartak piztuko ditugu: DJ Gaueko jarritako musikaren erritmoan, Ane Gebararen laguntzaz, jolasak nahastuko dituen espazio dibertigarri eta bizia sortuko dugu. Txoko desberdinak izango dira, dantzarako, jolasteko eta elkarrekin gozatzeko, betiere gurasoekin batera parte hartuz. Ekintza doakoa da, baina aldez aurretik izena eman beharko da.
Oharrak: Jarduera honen helburua familia esparruan euskara sustatzea da. Ondorioz, helduek ere jardueraren osotasunean parte hartu beharko dute. Heldu bakoitzeko bi ume etorri ahalko dira gehienez. Umeek soilik ordainduko dute tailerra, gurasoen sarrera doakoa izanik. Gurasoei ez zaie euskara mailarik eskatuko. Nork bere egunerokotasunean erabiltzen duena baino pausu bat gehiago ematea izango da saioaren helburua.
Doako ekitaldia