Skip to main content

AGENDA

Agenda

« Ekitaldi guztiak

Zuhaitzen ezkutuko bizitza. Filmazpit

2024ko Irailak 25 | 19:00 - 21:00

Das geheime Leben der Bäume / 2020 / Jörg Adolph, Jan Haft / Alemana euskarazko azpitituluekin / 101’ / Publiko guztiak

2015ean Peter Wohllebenek “Zuhaitzen Ezkutuko Bizitza” liburua argitaratu zuenean, berehala sartu zen best seller zerrendetan. Basozainak, bere esperientzian oinarrituz, zuhaitzak elkarrekin komunikatzeko moduari buruz idatzi zuen. Dokumental honetan, tesi hori aztertzen da.

Filmazpit

FILMAZPIT Zineuskadi elkarteak finantzatutako euskarazko azpitituludun zinema zabaltzeko programa da. Donostiako Zinemaldia eta Euskadiko Filmategiaren laguntza du.

Filmazpit programak Euskadiko hainbat zinemalditan nahiz hauetatik kanpo jorratzen duten gaiagatik interesgarriak diren filmak hautatzen ditu, euskaraz azpititulatu eta katalogoan sartzeko. Ondoren, filmen katalogoa erabiltzaileen esku jartzen du kosturik gabe proiekzio ez komertzialak antolatu ditzaten. Filma guztiak jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin eskaintzen dira. Programa urte osoan dago martxan.

Sarrera doan, edukiera bete arte.

 

Filmazpit Archivos - Oihaneder Euskararen Etxea

Xehetasunak

Logotipo de IAK Izaskun Arrue Kulturgunea
Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.