*JARDUERA HONETAN KULTURA BONUA 2025 ERABILI DAITEKE.
ØDEI | Bere bakarkako bidean segituz, “Goizegi hiltzeko” deitutako bigarren lan luzearekin dator ØDEI raperoa. 2025eko martxoan aterako du lan berria eta apiriletik goiti oholtzara itzuliko da proposamen berri honekin. Lehen istrumentaletik azken errimara 15 abestiz osatutako disko honetan ertz berriak ukitzera jo du bakarlariak. Berezkoa duen sakontasuna baztertu gabe, unibertso desberdinak bildu nahi izan ditu eta istrumentaletan zein tematiketan aniztasun handia nabari da. Boom bap, trap eta drill erritmikak bere moduan uztartuz, mezu gordinak eta errima zorrotzak dakarzkigu berriz. Mimo handiz landutako soinua, baxu indartsuz lagundutako istrumentalak eta hitzez hitz landutako testuek osatzen dute raperoaren bigarren lan luze hau. Euskal Herrian leku gutxi duen genero honetan bere hondar alea uztera itzuli da ØDEI.
Zarata Selektion | Gasteizko lau gaztek osatutako hip-hop taldea da, musika guztiz autogestionatua egiteagatik ezaguna. Punk, dub eta reggae generoetan jatorria edukita, Gasteizko rap eszenaren erreferenteetako bat bihurtu da. Taldea “LODO & LAVA” izeneko lehen LPa aurkezten ari dira.
Euskaraldia | Kulturaldia | Euskaraldiaren helburua hizkuntza portaerak euskarara erakartzea da, eta horri begirako komunikazioa, prestakuntza eta, oro har, pedagogia sozialaren lanketa. Komunikazioa ardatz duen eginkizun horrek herritar euskaltzale askoren aktibazioa eskatzen du. Haiek dira hurbiltasunetik, eta kasu askotan, urteetako lanak ematen dien esperientziatik, haien herrikideengan iristeko eta ilusioa sortarazteko aukera gehien dutenak. Euskaraldiaren dinamika indartzeko helburuz Gasteizen Kulturaldia antolatuko da, Euskaraldiak barne hartzen duen euskarazko kultur-ekimenen eskaintza. Kulturaldia martxotik maiatzera antolatuko da. Auzoz auzo Euskaraldia Batzordeek antolatzen dituzten ekimenak eta Gasteiz mailan eragile desberdinek Euskaraldiaren baitan antolatzen dituztenak uztartu, eta elkarrekin eskaintza kultural anitz bat bultzatzea du helburu, eta bide batez, Euskaraldiaren parte hartzea sustatuko duen lan komunikatiboa egitea.
_________________
_________________

