Kontzertua
MATALAZ | hiru musikariz osaturiko talde irekia da. Iban Urizar ”amorante”, Ander Mujika (napoka Iria, Anari,…) eta Patxi Zabaletak (Bikustik, Sinuose, Ehun kilo,…) hartzen dute parte. Loturarik gabe inprobisatzea maite dute. Elektronikaren erpin ezberdinak lantzen dituzte eta doinu zaharrak berri bihurtzeko sormenez jantzi. Hitz ahaztuak matalaz soniko baten gainean ezartzen dituzte, soinu iluneko maindireetan argi printzak agertzen diren bitartean.
Iban Urizar “amorante”: elektronika, ahotsa, tronpeta
Ander Mujika: elektronika, gitarra
Patxi Zabaleta: elektronika, gitarra
INGUDEA SOINUAK ERREMENTARI KALETIK | Errementari kalean, non aspaldi burdinolak sua eta hotsa zabaldu zituzten, orain beste su bat piztuko da: musika eta euskararena. Gure kulturgunean, kontzertuen bidez, doinu zahar eta berriek elkar topatuko dute.
Metalari forma ematen zitzaion bezala, musikak eta hitzak gure arima moldatzen dute oraindik ere. Zatoz eta sentitu nola tradizioak eta gaur eguneko sormenak bat egiten duten.
– Ingudeak oraindik badu zer kolpatu. –
Oharrak: