Skip to main content

AGENDA

Agenda

« Ekitaldi guztiak

ERRIO | BARRATIK MAPILERA | Proiekzioa eta solasaldia

Ibon Gaztañazpi

Zinema

Maiatzak 5 | 19:00

*JARDUERA HONETAN KULTURA BONUA 2026 EZIN DA ERABILI.

__

ERRIO | Nolatan lehiatu zuen Oria bezalako ibai koxkor batek Rin, Tamesis, Sena, Guadalquivir eta Europako beste ibai garrantzitsuenekin XVI. mendetik aurrera? Oharkabean pasa den historia handiko lekua da Orioko errioa: Altxerriko leizea, balea arrantza, Europa osoko erreferentziazko ontziolak, baserri-bizitza… Nagore Urdapilleta arraunlariaren eskutik, Oria ibaian gorako bidaia da dokumental hau, errioko historia, istorioak eta leku harrigarriak ezagutuz.

IBON GAZTAÑAZPI | Ibon Gaztañazpi euskal sortzaile eta komunikatzailea da, batez ere ikus-entzunezkoen arloan egindako lanagatik ezaguna. Telebistan eta bestelako komunikabideetan aritu izan da, eta euskarazko edukiak sortzen eta zabaltzen nabarmendu da. Bere ibilbidean, kulturarekin eta euskararen sustapenarekin lotutako proiektuetan parte hartu du, askotan umorea, sormena eta ikuspegi garaikidea uztartuz.

Oharrak:

  • Jarduerak eserleku mugatuak izango ditu.
  • Eserlekuak ez dira zenbakidunak izango eta iritsiera-ordenaren arabera beteko dira.

Xehetasunak

Logotipo de IAK Izaskun Arrue Kulturgunea
Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.