ZINEMA
*JARDUERA HONETAN KULTURA BONUA 2026 EZIN DA ERABILI.
Generoa: dokumentala
Herrialdea: Libia/Estatu Batuak
Urtea: 2025
Iraupena: 88 min
Hizkuntza: ingelesa, arabiera, frantsesa. JBGA eta JBEA.
Zuzendaritza: Jihan
MY FATHER AND GADDAFI | 1993an, Mansur Rashid Kikhia, Libiako diplomazialari ohia eta Kadafiren aurkari baketsua, desagertu egin zen Kairon. Haren alabak, Jihanek, desagerpenaren misterioak argitzen ditu, eta amak hura aurkitzeko bila eman zituen 19 urteak berreraikitzen ditu. Aitaren oroitzapenik gabe, senide eta lankideekin elkartuta eta artxibo historikoetara joanda, Jihanek egia bilatzeko hasitako bidea jakin-min gero eta handiagoa bihurtzen da. Jakin-min horrek aitarengana hurbilduko du, eta bere identitate libiarrarekin adiskidetzen lagunduko dio.
AFRIKALDIA | Afrikaldia Afrikako Zinemen Euskal Jaialdia da. Nazioarteko zinema-jaialdi lehiakorra da, publiko guztiei zuzendua, eta Afrikako kontinenteko zein diasporako zinemagintzaren aniztasuna ezagutaraztea du helburu. VI. edizio honetan, nortasuna eta komunitate bateko kide izatearen garrantzia izango dira ardatz nagusiak.
Aurten ere, Afrikaldia IAK – Izaskun Arrue Kulturgunean izango da, Sail Ofizialeko filmak euskarazko azpitituluekin proiektatuz.

Oharrak: