Skip to main content

AGENDA

Agenda

« Ekitaldi guztiak

AFRIKALDIA | ONE WOMAN ONE BRA

ZINEMA

Azaroak 7 | 18:30
IAKagenda_Afrikaldia

*JARDUERA HONETAN KULTURA BONUA 2026 EZIN DA ERABILI.

Generoa: fikzioa

Herrialdea: Kenya/Nigeria

Urtea: 2025

Iraupena: 80 min

Hizkuntza: maasaiera, swahilia, ingelesa. JBEA.

Zuzendaritza: Vincho Nchogu

 

ONE WOMAN ONE BRA | Sayiteko biztanleak jabetza-tituluak jasoko dituzte laster, eta beren lurren jabe izango dira hainbat menderen ondoren lehen aldiz. Asko euforiko daude, baina baliteke Starrek (38 urte) etxea galtzea, tituluak familia-loturetan oinarritzen direlako eta berak ezin dituelako lotura horiek frogatu.

Liburu batean gaztetako argazki bat topatu ondoren, ohartzen da litekeena dela ondoan agertzen zaion emakumea ama izatea. Aurkitzen duenean, emakumeak harremana ukatzen du. Etsita dago Star, eta zera galdetzen dio bere buruari: agian aurkituko banu argazkia atera zuen argazkilaria? Lagun batekin ezkondu? GKE batekin kontratu bat sinatu eta bere komunitateari aurre egin?

AFRIKALDIA | Afrikaldia Afrikako Zinemen Euskal Jaialdia da. Nazioarteko zinema-jaialdi lehiakorra da, publiko guztiei zuzendua, eta Afrikako kontinenteko zein diasporako zinemagintzaren aniztasuna ezagutaraztea du helburu. VI. edizio honetan, nortasuna eta komunitate bateko kide izatearen garrantzia izango dira ardatz nagusiak.

Aurten ere, Afrikaldia IAK – Izaskun Arrue Kulturgunean izango da, Sail Ofizialeko filmak euskarazko azpitituluekin proiektatuz.

Afrikaldia_argazkiak

Oharrak:

  • Jarduerak eserleku mugatuak izango ditu.
  • Eserlekuak ez dira zenbakidunak izango eta iritsiera-ordenaren arabera beteko dira.

Laguntzaileak

Laguntzaileak

Xehetasunak

Logotipo de IAK Izaskun Arrue Kulturgunea
Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.