ZINEMA
*JARDUERA HONETAN KULTURA BONUA 2026 EZIN DA ERABILI.
Generoa: fikzioa
Herrialdea: Txad/Frantzia/Alemania/Boli Kosta
Urtea: 2025
Iraupena: 96 min
Hizkuntza: frantsesa eta arabiera. JBEA.
Zuzendaritza: Achille Ronaimou
DIYA | Dane GKE humanitario bateko gidaria da N’djamenan, eta lasai-lasai bizi da emaztearekin, Delphinerekin, zeina haurdun baitago. Une batez distraitzen da; mugikorrak unerik txarrenean jotzen du; haur batek bizkorregi zeharkatzen du kalea… Istripu bat gertatzen da, eta haurra hil egin dela esaten diote. Familiak kalte-ordaina eskatzen dio, «diya», odolaren prezioa. Diru bila hastean, Txadeko iparraldeko basamortura joan behar izaten du Danek, eta, han, haien bizitza hankaz gora jarri duen gertakariaren inguruko egia azaleratuko da.
AFRIKALDIA | Afrikaldia Afrikako Zinemen Euskal Jaialdia da. Nazioarteko zinema-jaialdi lehiakorra da, publiko guztiei zuzendua, eta Afrikako kontinenteko zein diasporako zinemagintzaren aniztasuna ezagutaraztea du helburu. VI. edizio honetan, nortasuna eta komunitate bateko kide izatearen garrantzia izango dira ardatz nagusiak.
Aurten ere, Afrikaldia IAK – Izaskun Arrue Kulturgunean izango da, Sail Ofizialeko filmak euskarazko azpitituluekin proiektatuz.

Oharrak: