Skip to main content

AGENDA

Agenda

« Ekitaldi guztiak

TXIKI ZINEMA | LUR ETA AMETS

FAMILIA JARDUERA

Azaroak 15 | 12:00
TxikiZinema_LuretaAmets_IAK

*JARDUERA HONETAN KULTURA BONUA 2026 EZIN DA ERABILI.

__

5 urtetik gorakoentzat gomendatua

__

LUR ETA AMETS| Lur eta Ametsen gurasoek ezkontza dute asteburu honetan, eta bikiak amona Andereren etxean utzi dituzte asteburua pasatzera. Baina Andereren eta bere katu Baltaxarren boterei esker, ez da ohiko asteburua izango.

Bidaia zirraragarri batean murgilduko dira, garai eta sasoi desberdinetara bidaiatuz eta gure historian zehar abentura gazi-gozoak biziz. Beti izango dira beraiek protagonistak, Andere eta Baltaxarren laguntza paregabearekin.

Baina, tamalez, gaiztoak ere atzetik izango dituzte, sasoi eta garai desberdinetan, ia beti.

TXIKI-ZINEMA | Izaskun Arrue Kulturguneak antolatutako Txiki-zinema zikloari esker, haurrek zinemaz gozatu ahal izango dute lagun eta senideen konpainian. Euskarazko filmak izango dira protagonista, eta irudimenaren munduan murgiltzeko aukera paregabea eskainiko die, bai haurrei bai helduei. Jarraitu Txiki-zinemako programazioa eta ez galdu abentura magiko hau!

Oharrak: 12 urtetik beherako haurrek heldu batekin etorri beharko dute. Heldu bakoitzak, gehienez, 4 haur lagundu ahal izango ditu. Pertsona orok, adina edozein dela ere, gonbidapena beharko du. Pelikulen adin-gomendioa informazio modura eskaintzen da, baina ez da adin-mugarik ezarriko sarrerarako.

Xehetasunak

Logotipo de IAK Izaskun Arrue Kulturgunea
Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.