Skip to main content

AGENDA

Agenda

« Ekitaldi guztiak

INGUDEA | XAK

KONTZERTUA

Azaroak 6 | 20:30

 *JARDUERA HONETAN KULTURA BONUA 2026 ERABILI DAITEKE.

XAK, Paxkal Irigoyen musikari Garaztarraren proiektu berria da. Diskoa (XAK – Mukuru 023) joan den urtean plazaraturik, orain boskotean helduko zaizkigu folk/pop doinuak kontzertuz eskaintzera.

 

INGUDEA SOINUAK ERREMENTARI KALETIK | Errementari kalean, non aspaldi burdinolak sua eta hotsa zabaldu zituzten, orain beste su bat piztuko da: musika eta euskararena. Gure kulturgunean, kontzertuen bidez, doinu zahar eta berriek elkar topatuko dute.

Metalari forma ematen zitzaion bezala, musikak eta hitzak gure arima moldatzen dute oraindik ere. Zatoz eta sentitu nola tradizioak eta gaur eguneko sormenak bat egiten duten.

 – Ingudeak oraindik badu zer kolpatu. –

Xehetasunak