JARDUNALDIAK, HITZALDIAK ETA IKASTAROAK
*JARDUERA HONETAN KULTURA BONUA 2026 EZIN DA ERABILI.
Eusko Ikaskuntzak eta Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografiko Sailak, belaunaldien arteko elkartasunari buruzko lankidetza-prozesuari jarraipena ari dira ematen 2026an. 2025eko lanak —Heldu, Gazte sinposioak, besteak beste— diagnostiko sendo bat utzi zuen: belaunaldien arteko elkartasuna arazo publiko agerikoa, premiazkoa eta zeharkakoa da. Abiapuntuko markoa zehaztuta, orain, hurrengo urratsa eman nahi da: ekintza publikorako neurri zehatz eta lehenetsiak identifikatzea.
Asmo horrekin diseinatu da Denona ekimena. Irailean eta urrian zehar jarriko da abian, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan egingo diren jardunaldi banarekin, bakoitza proiektuaren hiru ardatzetako bati lotuta: Gobernantza, Aukerak eta Komunitatea. Jardunaldiek adituen ekarpena eta parte-hartze egituratua uztartzen dituzte, eta Europako Batzordeak 2026ko martxoan onartutako Belaunaldien arteko Ekitateari buruzko Estrategiarekin lerrokatzen dira.