Haurrentzako kultur-egonaldia
KULTUR UDALEKUAK
*JARDUERA HONETAN KULTURA BONUA 2026 EZIN DA ERABILI.
ABENDUAK 28, 29, 30 eta 31 | 9:30-13:30
7-9 urte // LH1, LH2 eta LH3
NEGULEKUAK | Euskaraz jolastu, sortu eta irudimena askatzeko aukera izango dugu! Hainbat jarduera eta sormen-jolasen bidez, eskulanak egingo ditugu, istorioak asmatuko ditugu eta gure ideiak modu dibertigarrian gauzatuko ditugu. Lau egun hauetan, lagun berriak egin, elkarrekin sortu eta euskaraz gozatzeko aukera paregabea izango dugu!
Ez galdu Gasteizko euskararen etxeko Negulekuen parte izateko aukera!
GABONETAN JAI | Gabonak ate joka ditugu, eta IAKn ospatzeko gogo izugarriarekin gabiltza! Neguko hotzari aurre egiteko: sormenez eta jai-giro ederrez beteko dugu kulturgunea. Musika, tailerrak eta, noski, elkarrekin gozatzeko une bereziak izango ditugu zain. Bildu lagunak, batu gogoa, eta zatoz IAKra. Aurten ere, Gabonetan jai egingo dugu!
Oharrak: