TAILERRA | IKUSKIZUNA
*JARDUERA HONETAN KULTURA BONUA 2026 EZIN DA ERABILI.
Adina: 6+
Jarduera honetako izen-emateak tailerrerako zein erromeriarako sarrera barne hartzen ditu*
ALIRITZI PERKUSIO TAILERRA | Erromeria parte-hartzailearen aurretik tailerra eskaintzen da perkusiozko instrumentuen inguruan gehiago jakiteko. Eta sormena erabiliz, partaide bakoitzak bere instrumentu propioa egiten du eskulan baten bitartez. Komenigarria da egunean bertan haur bakoitzak birziklatutako ontziren bat ekartzea (ur botila txikiak, jogurt poteak, tetra brik, lata…)
_
GABONETAN JAI | Gabonak ate joka ditugu, eta IAKn ospatzeko gogo izugarriarekin gabiltza! Neguko hotzari aurre egiteko: sormenez eta jai-giro ederrez beteko dugu kulturgunea. Musika, tailerrak eta, noski, elkarrekin gozatzeko une bereziak izango ditugu zain. Bildu lagunak, batu gogoa, eta zatoz IAKra. Aurten ere, Gabonetan jai egingo dugu!
Oharrak: