Skip to main content

AGENDA

Agenda

« Ekitaldi guztiak

GABONETAN JAI | ALIRITZI ERROMERIA

KONTZERTUA

2027ko Urtarrilak 2 | 19:30
IAK_Agenda_Erromeria

*JARDUERA HONETAN KULTURA BONUA 2026 EZIN DA ERABILI.

ALIRITZI ERROMERIA | Aliritzi taldeak erromeria parte-hartzailea eskaintzen du eta bere emanaldietan, euskara eta ikusleen parte-hartze aktiboa sustatzen da. Kontzertu bakoitza desberdina izaten da ikusleek oholtza gainean parte hartzeko aukera izaten dutelako, adibidez, abestuz, dantzatuz edota perkusio instrumentuak joaz.

_

GABONETAN JAI | Gabonak ate joka ditugu, eta IAKn ospatzeko gogo izugarriarekin gabiltza! Neguko hotzari aurre egiteko: sormenez eta jai-giro ederrez beteko dugu kulturgunea. Musika, tailerrak eta, noski, elkarrekin gozatzeko une bereziak izango ditugu zain. Bildu lagunak, batu gogoa, eta zatoz IAKra. Aurten ere, Gabonetan jai egingo dugu!

Oharrak:

  • Jarduera honen helburua familia esparruan euskara sustatzea da. Ondorioz, helduek ere jardueraren osotasunean parte hartu beharko dute.
  • 12 urtetik beherako haurrek heldu batekin etorri beharko dute.
  • Heldu bakoitzak, gehienez, 4 haur lagundu ahal izango ditu. Pertsona orok, adina edozein dela ere, gonbidapena beharko du.

Xehetasunak

Logotipo de IAK Izaskun Arrue Kulturgunea
Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.