Skip to main content

AGENDA

Agenda

« Ekitaldi guztiak

KIRMEN URIBE ETA MIKEL URDANGARIN | BITARTEAN HELDU ESKUTIK 25 URTE

POESIA ETA MUSIKA

Abenduak 18 | 19:00
IAK_Agenda_MikeletaKerman

*JARDUERA HONETAN KULTURA BONUA 2026 EZIN DA ERABILI.

Orain 25 urte, euskal poesia garaikidearen libururik esanguratsuenetakoa argitaratu zen Durangoko Azokan: Bitartean heldu eskutik (Susa).

Jon Kortazar kritikariak «iraultza lasai» bat zela esanez laudatu zuen: poesia argi eta urbanoa, pertsona zehatzen (migratzaile, emakume langile, adikziodun, trans, arrantzale eta abarren) historiak kontatzen dituena, eta gaztelaniara, frantsesera, ingelesera eta errusierara itzuli zena berehala. Poemetako bat, «Maiatza/May», The New Yorker aldizkariaren mendeurreneko antologian agertu da duela gutxi.

Liburua sortu zen garaian, Kirmen Uribek eta Mikel Urdangarinek sarritan partekatzen zituzten ideiak, abestiak eta proiektuak. Hogeita bost urte geroago, ospakizun honek berriro elkartu ditu bi-biak, poesia- eta musika-ikuskizun intimo eta berezi batean, XXI. mendearen hasiera hartako indar sortzailea berreskuratuta.

Oharrak:

  • Jarduerak eserleku mugatuak izango ditu.
  • Eserlekuak ez dira zenbakidunak izango eta iritsiera-ordenaren arabera beteko dira.
  • Eserlekuak betetzean, gainerako ikusleek ikuskizuna zutik gozatu ahal izango dute.

Xehetasunak

Logotipo de IAK Izaskun Arrue Kulturgunea
Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.