ZINEMA
*JARDUERA HONETAN KULTURA BONUA 2026 EZIN DA ERABILI.
Josu Martinez | 2023 | Euskal Herria | 82 min
Bi saio: 8:15 eta 15:30
BIZKARSORO | Existitzen ez den herria da, baina Euskal Herriko edozein herri izan daiteke. 1914tik 1982ra bitartean kokatutako bost istoriok osatzen dute filma. Ahozko lekukotzetan eta idazleen testuetan oinarritutako fikziozko kontakizunen bidez, XX. mendean Ipar Euskal Herriko herri txiki batean izandako gizarte-aldaketak eta euskararen galera, jazarpena eta bizirauteko borroka azaltzen dira.
Euskara Pantaila Handian | Euskara Pantaila Handian egitasmoa Izaskun Arrue Kulturguneak eta Gasteizko Hegoalde Euskaltegia, Udaberria Euskaltegia eta IKA euskaltegiak elkarlanean antolatzen duten jarduera da. Hauen bitartez, euskarazko pelikulak pantaila handian ikusteko aukera luzatzen zaie Gasteizko euskaltegietako ikasleei eta proiekzioarekin batera unitate didaktiko bat lantzen dute.
Oharrak: - Euskaltegietako ikasleentzako jarduera itxia