Skip to main content

AGENDA

Agenda

« Ekitaldi guztiak

EUSKARAREN EGUNA | AZKEN EGUZKILOREA

GEU ELKARTEA

FAMILIA IKUSKIZUNA

Abenduak 3 | 17:30
IAKagenda_PatataTropikala

*JARDUERA HONETAN KULTURA BONUA 2026 EZIN DA ERABILI.

2- 12 urte bitartean

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA | Abenduaren 3an, GEU Elkarteak Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko du Gasteizen, egitarau berezi batekin. Egunari hasiera emateko, familia-ikuskizuna izango da Izaskun Arrue Kulturgunean.

AZKEN EGUZKI-LOREA | Ongi Etorri baserriko Kattalin, herrira jaitsi eta bere lagun guztiak desagertu direla ohartuko da. Beraz, Mari Jainkosari galdetzera abiatuko da, nahiz eta basoan betirako harrapatuta geratu daitekeela jakin. Hemendik aurrera, Kattalin, mitologian murgilduko da haziko den Azken Eguzkilorea topatzeko. Bertan, Mari Jainkosa, Basajaun, Tartalo, Galtzagorriak eta Jentilak ezagutuko ditu, baita Gaueko beldurgarria ere.

Patata Tropikala Antzerkia Laborategiak berriro beste abentura dibertigarri batean murgilduko gaitu. Bertan, txontxongiloak, maskarak, antzerkia, umorea eta irudimena dantzan ikusiko ditugu.

PATATA TROPIKALA ANTZERKI LABORATEGIA | Haurrentzako eta familientzako antzerkian espezializatutako konpainia da, 18 urteko ibilbidea eta 15 obra baino gehiago dituena. Lecoq metodoan oinarrituta, gorputza, mugimendua eta irudimena ditu sorkuntzaren ardatz. Ikuskizun dinamiko eta bisualen bidez, feminismoa, hezkidetza, ingurumena, harreman osasuntsuak eta genero-identitatea lantzen ditu, berdintasuna, errespetua eta kontzientzia ekologikoa sustatuz.

Oharrak:

  • Jarduera honen helburua familia esparruan euskara sustatzea da. Ondorioz, helduek ere jardueraren osotasunean parte hartu beharko dute. Heldu bakoitzeko bi ume etorri ahalko dira gehienez.
  • Jarduerak eserleku mugatuak izango ditu.
  • Eserlekuak ez dira zenbakidunak izango eta iritsiera-ordenaren arabera beteko dira.
  • Eserlekuak betetzean, gainerako ikusleek ikuskizuna zutik gozatu ahal izango dute.

Laguntzaileak

Laguntzaileak

Xehetasunak

Logotipo de IAK Izaskun Arrue Kulturgunea
Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.