Skip to main content

AGENDA

Agenda

« Ekitaldi guztiak

GALBAHE

KONTZERTUA

Azaroak 15 | 19:00
Galbahe_IAK_Agenda_Udazkena_2026

*JARDUERA HONETAN KULTURA BONUA 2026 ERABILI DAITEKE.

GALBAHE | Literatura eta musika uztartzen dituen proposamena dakarkigu Galbahe taldeak, Katamalo egitasmoari jarraiki, hain zuzen ere, proiektu hura, izen bereko poesia liburutik abiarazi zuten bihotz bakartien kluba literatur taldekoek.

2025ean orain arte publikatu duten disko bakarra grabatu zuten. Ez gara dena ahazteko nahikoa biziko izenburupean argitaratu zen, Galbahea poema liburuko hitzak musikatu dituzte, Koldo Izagirreren berbak dituen Wafa kantuaren salbuespenarekin.

Zarauzko Literaturian estreinatu eta hainbat zuzeneko eskaini ondoren, 2026ko amaieran egitasmoa eten egingo da. Beraz, Gasteizko hau zuzenekoa disfrutatzeko azken aukeretako izango da.

Galbaheren taldekideak Lander Bilbao (ahotsa eta gitarra), Mariana Blanco (biolina)   Rafa Rueda (baxua, gitarra eta teklatuak) Urdin Baraiazarra (mandolina), Uxue Garcia (biolina), eta Gotzon Barandiaran (ahotsa) dira.

Oharrak:

  • Jarduerak eserleku mugatuak izango ditu.
  • Eserlekuak ez dira zenbakidunak izango eta iritsiera-ordenaren arabera beteko dira.
  • Eserlekuak betetzean, gainerako ikusleek ikuskizuna zutik gozatu ahal izango dute.

Xehetasunak

Logotipo de IAK Izaskun Arrue Kulturgunea
Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.