Skip to main content

AGENDA

Agenda

« Ekitaldi guztiak

54. UDAKO IKASTAROAK 2026 | ENERGIA BERRIZTAGARRIAK ETA LURRALDEA: EZTABAIDATIK IRTENBIDERAKO AUKERAK.

JARDUNALDIA

Uztailak 7 | 09:00

*JARDUERA HONETAN KULTURA BONUA 2026 EZIN DA ERABILI.

__

18 urtetik gorakoentzat

__

54. UDAKO IKASTAROAK 2026 | Klima-larrialdiari aurre egiteko energia-trantsizioa ezinbestekoa da, baina trantsizio ekosozial justu baten ikuspegitik ulertu behar da, klima, bioaniztasuna, paisaia, lurralde-antolaketa, naturaren balioak eta justizia bezalako gaiak uztartuz.

Euskal Herrian, berriztagarrien hedatze-eredua gero eta eztabaidatuago dago, bereziki azpiegitura handien proiektuen inguruan. Energia-trantsizioak lurraldea hainbat ikuspegitatik eragiten duenez, beharrezkoa da aldagai biofisikoak, sozialak, ekonomikoak eta kulturalak kontuan hartzea, klima-aldaketari modu egokian erantzuteko.

Jardunaldi honetan lurraldearen eta energia berriztagarrien arteko harremanak aztertuko dira, geografia, ekonomia ekologikoa eta zuzenbidea bezalako diziplinetatik. UEUk eta Arabako Herri Unibertsitateak lankidetzan antolatu dute.

Xehetasunak

  • Data: Uztailak 7
  • Ordua: 09:00
  • Ekitaldiaren Kategoria: