Skip to main content

AGENDA

Agenda

« Ekitaldi guztiak

AFRIKALDIA. Didy

2025ko Urriak 31 | 19:00 - 21:00
  • Generoa: Dokumentala
  • Herrialdea: Frantzia/Ruanda/Suitza
  • Urtea: 2024
  • Iraupena: 93’
  • Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa, azpidatziak euskaraz.
  • Zuzendaria: Gaël Kamilindi eta François-Xavier Destors

Gaëlek bost urte zituen Didy ama hil zitzaionean. Haren oroitzapena, baina, gerra zibilen, genozidioaren eta hiesaren zurrunbiloan galdu da, hondamendi haiek lehenik Burundi eta gero Ruanda suntsitu zituztelako, eta Gaël Suitzan erbesteratzera behartu. Hogeita hamar urtera, halere, familiaren historiaren orrialdeak berriro irekitzera ausartuko da, ama ezagutu zutenekin elkartuz. Pertsona horien oroimenaren eta istorioen bidez, amaren eta Ruandako emakumeen belaunaldi oso baten argazkia errebelatuko da.

_______________________________________

PROIEKZIO HONETARAKO SARRERA EROSI

_________________________________________

Xehetasunak