Skip to main content

AGENDA

Agenda

« Ekitaldi guztiak

EUSKAL ZINEMA ZIKLOA | Oteiza, 14 apostolu

Oskar Alegria

ZINEMA

Urriak 6 | 19:00

*JARDUERA HONETAN KULTURA BONUA 2026 EZIN DA ERABILI.

__

Oteiza, 14 apostolu | Oskar Alegriaren ikus-entzunezkoa, Jorge Oteizaren ideiei buruzkoa: askotariko inguruabarretatik etorririko hamalau figura kulturalek esku hartzen dute. Guztiek ere Oteizaren obrari eta pentsamendu estetikoari lotutako diziplina artistikoen eta interes kulturalen aniztasuna irudikatzen dute.

Oskar Alegria | Iruñean jaiotako kazetaria eta zinema zuzendaria da. Dokumentalgintzan nabarmendu da, eta bere lanek memoria, paisaia eta denboraren inguruko begirada pertsonala eskaintzen dute. Bere film ezagunenen artean daude Emak Bakia Baita (2012), Zumiriki (2019) eta Zinzindurrunkarratz (2023). 2013 eta 2017 artean Punto de Vista Dokumentalen Nazioarteko Jaialdiko zuzendari artistikoa izan zen.

Oharrak:

  • Jarduerak eserleku mugatuak izango ditu.
  • Eserlekuak ez dira zenbakidunak izango eta iritsiera-ordenaren arabera beteko dira.

Xehetasunak