5 urtetik gora
__
Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute | Basoan gauza arraroak gertatzen ari dira! Hontza desagertu egin da, arratoi bihurri batzuek izututa dauzkate auzokoak, eta aintzira batek gainezka egin du, basoko lagunen etxeak urpean utziz. Akaso Kastore megalomanoaren lana izan daiteke? Azerik eta Erbik zer gertatu den jakin nahi dute. Beren lagunik onena, Hontza, aurkitu behar dute, eta euren etxeak salbatu nahi dituzte. Baina horrek arriskuan jarriko du haien adiskidetasuna. Horrela hasten da zirraraz eta dibertsioz beteriko abentura.
Txiki-zinema | Izaskun Arrue Kulturguneak antolatutako Txiki-zinema zikloari esker, haurrek zinemaz gozatu ahal izango dute lagun eta senideen konpainian. Euskarazko filmak izango dira protagonista, eta irudimenaren munduan murgiltzeko aukera paregabea eskainiko die, bai haurrei bai helduei. Udazken eta neguko igande goizetan izango dira saioak, 12:00etan. Jarraitu Txiki-zinemako programazioa eta ez galdu abentura magiko hau!
__
Oharrak: 12 urtetik beherako haurrek heldu batekin etorri beharko dute. Heldu bakoitzak, gehienez, 4 haur lagundu ahal izango ditu. Pertsona orok, adina edozein dela ere, gonbidapena beharko du. Pelikulen adin-gomendioa informazio modura eskaintzen da, baina ez da adin-mugarik ezarriko sarrerarako.
____________________
____________________
