Skip to main content

AGENDA

Agenda

« Ekitaldi guztiak

BEÑI AGIRRE. HABITAT ikastaro interaktiboa

2025ko Urriak 25 | 10:00 - 14:00

Ikastaro hau MUINA 2024 deialdian hautatua atera zen IAKko 2025eko programazioaren parte izateko. Ikastaro interaktibo honetan, “Habitat” kontzeptutik abiatuta –ohiko “lurraldetasun” kontzeptua baino zabalagoa-, Euskal Herriko historiaren irakurketa orokor eta sintetikoa eskainiko da, ikuspegi propiotik landuz, eta egun bizi dugun errealitatean eragiten duten erreferente eta gertaera historikoak azpimarratuz. Euskal Herriak, euskararen herriak, egitura politiko ezberdinak sortu ditu bere ibilbide historikoan, momentu bakoitzeko baldintzen eta aukeren araberakoak. Haien artean, Nafarroako erresuma izan zen gure erakunde nagusia eta osatuena, eta horregatik aipatzen dugu “Euskal Herria-Nafarroako Historia”, ezin bereizi daitezkeen bi kontzeptu baitira, gure ustez.

Beñi Agirrek, Hernaniko historialariak eta Hernani Errotzen elkarteko kideak, prestatutako eta gidatutako ikastaroa da, Nabarralde Fundazioak eskaintzen duen on-line bidezko ikastaroan oinarriturik. Gaiak aditu talde baten zuzendaritzapean garatu dira (José Luis Orella Unzué, Mikel Sorauren…), eta guztien artean gure herriaren kontakizun historiko jarraitua osatzen dute, Antzin Arotik gaur egungo errealitatea aztertu arte.

Ikastaroa lau ataletan banatuko da :
1. HISTORIA-OROIMENA, AITZIN AROA, ERROMA
2. SUBJEKTU HISTORIKOA ETA ERAKUNDEEN SORRERA
3. KONKISTAK ETA LURRALDE ZATIKETA
4. FORUAK ETA GAUR EGUN ARTEKO ERAKUNDEAK

__________________

IZEN-EMATEA

__________________

Xehetasunak

  • Data: 2025ko Urriak 25
  • Ordua: 10:00 - 14:00
  • Ekitaldiaren Kategoria:
Logotipo de IAK Izaskun Arrue Kulturgunea
Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.