Bertso-saio literarioa. Idazle batek kantuan jarriko ditu bi bertsolari | Katixa Agirre idazlearen bitartekaritzarekin arituko dira Uxue Alberdi eta Oihana Arana bertsolariak. Idazleak pasarte literarioak irakurri ondoren, hari loturiko gaiak proposatuko dizkiete bertsolariei. Hiru autoreren arteko elkarlana izango da saioa: hiru ahots elkarlanean.

*Sarrera salmenta jarduera hasi baino ordu batzuk lehenago itxiko da, sarrerak erosi nahi izanez gero aurrez aurreko salmenta egingo da kulturgunean ordubete lehenagotik (betiere, sarrera guztiak agortu ez badira).