Ikuskizuna
*JARDUERA HONETAN KULTURA BONUA 2026 EZIN DA ERABILI.
__
BERTSOAK VERSUS | Poesia eta bertsolaritza gazteek sortutako ekitaldi fresko batean elkartzen dira. Poemak eta bertsoak tartekatuko dira, mota guztietako publikoarentzat, baina bereziki gazteei zuzenduta. Ekitaldia Poetak Maiatzean, IAK eta Arabako Bertsozale Elkartearen elkarlanari esker antolatu da.
POETAK MAIATZEAN | Poetas en Mayo Kultura Elkarteak Poetak Maiatzean Nazioarteko Poesia Jaialdia antolatzen du. Poesiaren irakurketa, idazketa eta maitasuna zabaltzeko eta ilusioz beteriko gizarte-ehunaren arteko lotura sortzeko asmoz. Helburu horrekin, ahalegin handia egiten da poesia gizarte osora hurbiltzeko: gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden pertsonak, haurrak eta gazteak, adinekoak, merkatariak, ikasleak eta unibertsitarioak, besteak beste.
Oharrak: