Skip to main content

AGENDA

Agenda

« Ekitaldi guztiak

EGIN LEKU!

2024ko Uztailak 22 - 2024ko Irailak 15

MUSIKARI HASIBERRIENTZAKO PLAZA

EGIN LEKU! Musikari hasiberrientzako deialdia zabalik egongo da irailaren 15era arte eta 35 urtetik beherako musikariei zuzenduta egongo da. Musikaren munduan lehen pausuak euskaraz ematen ari diren hasiberriei zuzendutako deialdia da, modu profesionalean diskorik grabatu ez dutenentzat. Lehen urratsak ematen ari diren musikariei leku bat eskaintzeko helburua duen egitasmoa da, edozein musika estiloan bai bakarka zein taldean.

Proposamen hau musikazaleen sorkuntzari lotuta dago eta euskarazko sorkuntza herrikoira zabaltzeko espazioa izan nahi duen Izaskun Arrue Kulturgunean antolatuko diren gainontzeko jarduerekin batera kulturguneko programazioaren barruan gauzatuko da.

Nola aurkeztu?

Izaskun Arrue Kulturgunetik kontzertua egin ahal izateko beharrezko baliabideak ipiniko dituzte musikarien eskura. Horrez gain, 300€ ordainsaria emango da emanaldia prestatzeagatik, Musikari elkartean urtebeteko bazkidetza eta honen bidezko eguneko alta Gizarte Segurantzan.

Oinarriak HEMEN

Izen ematea HEMEN

Xehetasunak

  • Hasiera: 2024ko Uztailak 22
  • Amaiera: 2024ko Irailak 15
  • Ekitaldiaren Kategoria:
Logotipo de IAK Izaskun Arrue Kulturgunea
Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.