Ingudea zikloa bueltan da, eta luxuzko proposamen batekin datorkigu; Jurgi Ekiza. Willis Drummond-eko kantaria eta gitarristak, taldearen etenaldi mugagabea aprobetxatu du bere bakarkako bigarren lana isolamenduan prestatzeko: ARGITZALA. Album hori modu berezi batean aurkeztera dator: Bakar bakarrik ezsenatokian, alde batetik kanta batzu modu intimista eta gordin batean emanez baina bestetik, abesti batzu modu apainduago batean proposatuz ere. Aukera berezia izanen da orduan, diska berri hori zuzenean gozatu eta bizitzeko, baita artistaren ibilbidearen proiektu ezberdinetako kanten moldaketa bereziak primizian entzuteko. Galdu behar ez den kontzertu bat. EKIZA-k jadanik abisatu baitu diska berri honen aurkezpen bira “maratoi”-aren ondotik (20 kontzertu baino gehiago hilabete bakar batean!) garai batez berriz urrunduko zela agertokietatik.
__
Oharrak:
– Jarduerak eserleku mugatuak izango ditu.
– Eserlekuak ez dira zenbakidunak izango eta iritsiera-ordenaren arabera beteko dira.
– Eserlekuak betetzean, gainerako ikusleek kontzertua zutik gozatu ahal izango dute.
____________________
____________________
