Zinema
Ordua: (Bi saio) 9:30 eta 16:00
__
16 urtetik gora
__
José Mari Goenaga eta Aitor Arregi | 2025 | Euskal Herria | 111 min.
MASPALOMAS | Bikotearekin hautsi ondoren, Vicente (76 urte) gustuko duen bizimodua egiten hasten da Maspalomasen: eguzkia, parranda eta gozamena dira bere eguneroko jardunak. Baina istripu batek Donostiara itzultzera behartuko du eta han aspaldi abandonatu zuen alabarekin elkartu beharko da. Vicentek zahar-etxe batean bizi beharko du eta bertan armairura itzultzera bultzatua sentituko da, konpondutzat zuen bere buruaren alde bat ezkutatuz. Egoera berri horretan, galdera bat nagusituko da: izango al du Vicentek aukera besteekin, eta bere buruarekin, bakeak egiteko? _
EUSKARA PANTAILA HANDIAN | Euskara Pantaila Handian egitasmoa Izaskun Arrue Kulturguneak eta Gasteizko Hegoalde Euskaltegia, Udaberria Euskaltegia eta IKA euskaltegiak elkarlanean antolatzen duten jarduera da. Hauen bitartez, euskarazko pelikulak pantaila handian ikusteko aukera luzatzen zaie Gasteizko euskaltegietako ikasleei eta proiekzioarekin batera unitate didaktiko bat lantzen dute.
Oharrak: Euskaltegietako ikasleentzako jarduera itxia
Doako ekitaldia