Martxoak 7 eta 21
Ordua:
Goizez: 11:00 – 14:00
Arratsaldez: 16:30-18:30
__
Nori zuzenduta: Adin guztientzat
__
Eroaren ibilbidea. Tarotaren esamesak | Ikusi ezin duzunarekin harremandu nahi zara? Izena ez duenarekin? Hizkuntza berri bat ikasi? Tarota iruzkin sozialak egiteko tresna erabilgarria da, historian zehar erabili den tresna: Jolasteko, erabakiak hartzeko, denbora neurtzeko, ametsak marrazteko, eta abar. Egien sorrera faxismoak agintzen duen, gerra berehalakoa den eta kapitalismoa amiltzen ari den garai honen aurrean, kartek beren izpirituari eutsi egiten diote.
Lantegi honetan, Tarotaren sinbolismoa eta jatorria elkarrekin aztertuko ditugu, karta multzo ezagunenetatik gaur egungo interpretazio garaikideetaraino. Ikerketa kolektibo honetan, liburutxo bat egingo dugu, aukeratutako karta batekin harremanetan jartzeko. Liburutxo horretan, tarotaren hizkuntza elkarrekin praktikatuko dugu, marraztea eta tarotarekin zerikusia duten joko, ariketa eta proposamenetan aritu heinean. Eroaren ibilbidea elkarrekin zeharkatzen.
_______________
_______________