Skip to main content

AGENDA

Agenda

« Ekitaldi guztiak

MUINA. Nola hobetu txakur eta katuen elikadura – Zuri Segurola

Martxoak 10 | 18:30 - 20:00

Nola Hobetu txakur eta katuen elikadura | Tailer honetan pentsu eta janari hezeen etiketak modu egokian nola irakurri ikasiko dugu, marketin tranpak saihesteko eta gure lagun iletsuek benetan zer jaten duten ulertzeko. Horrez gain, txakur zein katuen osasuna hobetzen lagunduko duten aldaketa erraz eta eraginkorrak ezagutuko ditugu, egunerokoan aplikatzeko modukoak. Ohiko arazoei, hala nola hortz-arazoei, irtenbide sinple eta praktikoak bilatuko dizkiegu, eta kasu errealekin arituko gara, ikasitakoa hurrengo egunetik bertatik erabiltzen hasteko. Saioaren amaieran, test labur bat egingo dugu jasotako ezagutzak sendotzeko eta norberak bere aurrerapena neurtzeko._

Zuri Segurola |  Zuri Segurola txakurren eta katuen nutrizioan aditua da, GarbiDogi proiektuaren bidez elikadura natural eta osasuntsua sustatzen duena. Bulego-lanetik ongizate animalera egindako jauzian oinarrituta,  animalien osasuna elikaduratik hasten dela ulertzea du helburu.  Hitzaldiak eta tailerrak eskaintzen ditu jabeek egunerokoan aplikatzeko moduko aholku erraz eta eraginkorrekin. Aholkularitza pertsonalizatuak eskaintzen ditu, zure txakurraren elikadura nola aldatu ikasteko edo, hobeto esanda, des-ikasteko .Bere helburua da elikaduraren bidez gure animalien ongizatea eta bizi-kalitatea hobetzea.

__

Oharrak: 12 urtetik beherako haurrek heldu batekin etorri beharko dute. Heldu bakoitzak, gehienez, 4 haur lagundu ahal izango ditu. Pertsona orok, adina edozein dela ere, gonbidapena beharko du.

___________________________

DOAKOA EDUKIERA BETE ARTE

___________________________

Xehetasunak

  • Data: Martxoak 10
  • Ordua: 18:30 - 20:00
  • Ekitaldiaren Kategoria:
Logotipo de IAK Izaskun Arrue Kulturgunea
Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.