Skip to main content

AGENDA

Loading Gertaera

« Egun Gertaera

GARIKOITZ GOIKOETXEA. Euskaldunentzako Jabetze Eskola

Urriak 30 | 18:00 - 20:00

Hizkuntzaren norabideak marrazten

Aldaketa demolinguistiko handia gertatu da Euskal Herrian azken hamarkadetan, baina euskara minorizazio larrian dago oraindik. Zer dator hurrengo hamarkadetan? Globalizazioa hedatzeak, digitalizazio-prozesu azkarrak eta aldaketa demografiko-sozialek bete-betean eragingo diote euskararen indarberritze-prozesuari. Euskarari atzerantz eragiten dioten indarrak handitu egingo dira: beharrezkoa da aurrera eragiten diotenak ere areagotzea.

Garikoitz Goikoetxea Etxeberria

Garikoitz Goikoetxea Etxeberria (Elduain, 1989) Euskal Herriko Unibertsitatean Kazetaritzan lizentziatua da eta Hizkuntza Plangintzako unibertsitate-espezializazioa du. Bere kazetaritza ibilbidearen zatirik handiena Berria egunkarian garatu du, bereziki euskararekin lotutako gaiak jorratuz. 2020tik 2023ra UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean ibili zen teknikari lanetan. Geroztik, Tolosako Udaleko teknikari lanetan dihardu. “Euskara irabazteko bidean” liburuaren egilea da (Jakin-Berria-Elkar, 2016). 2014an Rikardo Arregi sarietan Kazetari Berria saria lortu zuen, eta 2018an, 2020an eta 2023an Hausnartu soziolinguistika sarietako bat eskuratu zuen Tolosaldeari buruzko lan soziolinguistikoekin.

Euskaldunentzako Jabetze Eskola

Hitzaldi hau, Euskaldunentzako Jabetze eskolako aurkezpen saioa ere izango da. Egunen bertan, urriaren 30ean, eskolaren gaineko informazioa, jatorria, helburuak, egitaraua, egutegia eta izen-ematearen nondik norakoak jakinaraziko dira.

Euskal Herriko feministek aspaldi erakutsi ziguten bezala, beharrezkoak eta eraginkorrak dira Jabetze Feministarako Eskolak, ahalduntze eskolak di. Hausnarketa beretik tiraka, Euskaldunentzako Jabetze Eskola martxan jarriko da Izaskun Arrue Kulturgunearen programazioaren baitan Udako Euskal Unibertsitatearekin elkarlanean, gure hiriko eta inguruetako euskaldunentzako hausnarketarako, ahalduntzerako eta artikulatzeko baliogarria izango dena.

Besteak beste, Goiatz Oiartzabal Lakarra, Mikel Irizar Intxausti, Eneko García Jaurena (Albina Stardust), Ane Lindane, Aner Peritz, Idurre Eskisabel Larrañaga, Ruben Sanchez Bakaikoa, Ximun Fuchs, Mikel Ayllón Corral eta Amets Aranguren Arrieta izango dira 2024-2025eko Euskaldunentzako Jabetze Eskolako zazpi saioetara etorriko diren gonbidatuetako batzuk. Saioek bi zati izango dituzte. Lehenengoan, gonbidatuena izango da hitza, eta solasaldirako proposatutako gaiaren inguruan ariko dira, dinamizatzaileak gidatuta. Bigarrenean, aldiz, eskolako kideen parte-hartzea izango da ardatza; gonbidatuek esandakotik abiatuta, saio bakoitzeko gaiari mamia ateratzeko eta norbere errealitatean kokatzeko aukera izango dute. Gerora, saioetan landutakoa eta bizitakoa sintetizatu eta bilduko dugu, merezi duen zabalkundea izan dezan.

*Doan edukiera bete arte.

 

EJE

Xehetasunak

Data:
Urriak 30
Ordu:
18:00 - 20:00
Gertaera Kategoria: