12< urte
__
GAUBELTZA IAK-n | Gaubeltza edo arimen gaua aspaldidanik ospatu da Euskal Herrian. Kalabaza eta arbia argiztatuen bitartez, hildakoen arimei bidea erakusten zitzaien. Aurten, gaurik ilunenean, IAKk zabalduko ditu bere ateak, GOIAN elkartearekin eta Ramon Bajo eta Landazuri ikastetxetako guraso elkarteekin elkarlanean burututako jarduera batean. Urriaren 31ean, 18:00-20:00 bitartean, IAKn Gaubeltzarekin lotutako proiekzio laburrak izango dira.