12<
__
Mavka. Basoaren zaindaria | Mavka, basoko zaindaria, gizaki batez maitemindu da. Hori dela eta, maitasunaren eta zaindari gisa duen betebeharraren artean aukeratu beharko du. Goi Mendi Beltzen atzean, izaki magikoz beteriko erresuma zabaltzen da. Mavka, baso sorgindu honen zaindari nagusia, basoa edozein mehatxuren aurka defendatzeko prest dago: gizakien aurka ere bai. Mavkak basoa salbatu ahalko du?
Txiki-zinema | Izaskun Arrue Kulturguneak antolatutako Txiki-zinema zikloari esker, haurrek zinemaz gozatu ahal izango dute lagun eta senideen konpainian. Euskarazko filmak izango dira protagonista, eta irudimenaren munduan murgiltzeko aukera paregabea eskainiko die, bai haurrei bai helduei. Udazken eta neguko igande goizetan izango dira saioak, 12:00etan. Jarraitu Txiki-zinemako programazioa eta ez galdu abentura magiko hau!
__
Oharrak: 12 urtetik beherako haurrek heldu batekin etorri beharko dute. Heldu bakoitzak, gehienez, 4 haur lagundu ahal izango ditu. Pertsona orok, adina edozein dela ere, gonbidapena beharko du. Pelikulen adin-gomendioa informazio modura eskaintzen da, baina ez da adin-mugarik ezarriko sarrerarako.
_______________
_______________
